Elkargoak hitza jan duela dio Merkataritza Ganbarak

Paktu fiskalean enpresei aplikatu beharreko garraio zergari buruz adostutakoa ez errespetatzea egotzi diote

Auzapezak eta enpresaburuak, atzo, Hazparnen. GURE IRRATIA.
2018ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
HAZPARNE. Hainbat enpresaburu eta auzapezek, Baionako Merkataritza Ganberako Andre Garreta lehendakariak ordezkaturik, zera salatu zuten atzo: Euskal Hirigune Elkargoak emandako hitza jan duela. Ipar Euskal Herriko instituzioa sortzeko adostutako paktu fiskala ez errespetatzea egotzi diote Jean Rene Etxegarai lehendakariari. Euskal Kosta Aturri elkargoak soilik ordaintzen zuen garraio ordainketaren zerga, eta aurkariek diote lurralde osora hedatzea adostu zutela, urteetan ahal bezainbat luzatuz. Damien Duhamel Elkargoko Garraioen zuzendariorde nagusiak joan den urtarrilean BERRIAri azaldu zion, ordea, aplikazioa oraindik definitzekoa zela: «Orain, hautetsiei dagokie erabakitzea zer-nolako tasa aplikatu 159 herriei».

Elkargoaren apirilaren 14ko biltzarrak zergaren berehalako emendatzea bozkatu du. Hamaika langile baino gehiagoko enpresetan, soldata masaren %2ko izango da enpresak ordaindu beharrekoa, eta 2018ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.