Kataluniako presidentearen inbestidurarako epeak, etenda

Parlamentuko abokatuen esanetan, oraindik bozketarik egon ez denez, ezin da aktibatu atzerako konturik

Berria -

2018ko otsailak 10
BARTZELONA. Kataluniako Parlamentuko abokatuek deliberatu dute ez dela aktibatu Generalitateko presidentearen inbestidurarako bi hilabeteko atzerako kontua, oraindik ere ez dutelako bozketarik egin. Txostenaren arabera, kontuan hartu beharko da ea Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartzen duen ala ez Espainiako Gobernuak Carles Puigdemonten hautagaitzaren kontra jarritako helegitea.

Bestalde, Kataluniako Parlamentuko Presidentetza Legea aldatzeko proposamen bat erregistratu du JxCk. Puigdemonten inbestidura erbestetik ahalbidetzea du asmo.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna