24

2018ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
LANUZTEAK ARCELORREN

2015ean amaitu zen Sestaoko Arcelor Mittaleko lan itunaren iraunaldia, eta, beste baterako negoziazioan zuzendaritzak duen «gogo falta» salatzeko, lanuzte partzialetara deitu du batzordeak otsailerako eta martxorako. Guztira, 24 egunetan egingo dituzte lanuzteak, horietatik zortzi otsailean eta gainerakoak martxoan. Asteburuko txandan ari diren langileek bi orduz utziko dute lana. Gainerako langileek astean lau orduz gelditzea nahi dute sindikatuek, ekipo guztietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.