Guillermo del Toro, epaimahaiburu Venezian
2018ko otsailak 14
ZINEMA. Ia zazpi hilabete falta dira Veneziako 75. Zinemaldia egiteko, baina dagoeneko iragarri dute Guillermo del Toro zinemagile mexikarra izango dela epaimahaiburua. Del Tororen azkeneko filma, The Shape of Water, Venezian bertan aurkeztu zuten iaz, eta orduz geroztik oihartzun handia izan du. Oscar sarietarako hamahiru izendapen ditu.