Iratxe Rodriguez izendatu dute Araskiko presidente berria

Livia Lopezen lekua hartuko du, hura Kirol eta Osasun zinegotzi izendatu berri baitute Gasteizko Udalean

2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Araskik presidente berria du: Iratxe Rodriguez. Jokalari ohiak orain arteko presidente Livia Lopezen lekukoa hartuko du. Lopez Kirol eta Osasun zinegotzi izendatu berri du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, eta horregatik utzi du kargua.

Hunkituta mintzatu zen Lopez. «Urte asko izan dira, eta nire bihotzaren zati bat hemen uzten dut», adierazi zuen. Horrekin batera, presidente izateko urratsa egin izana eskertu zion Rodriguezi. «Argi genuen etxeko norbait izatea nahi genuela,eta Iratxek oso ondo ezagutzen du saskibaloi mundua. Pertsona oso aproposa da. Zorterik onena opa diot».

Rodriguez Enpresen kudeaketan lizentziaduna da, eta, 2010ean saskibaloia utzi eta gero, hainbat enpresetako administrazioan aritu da lanean. «Oso eskertuta nago eman didaten aukeragatik. Gogo eta ilusio handiz heltzen diot erronka honi. Kudeaketan eta saskibaloian dudan eskarmentua klubaren eskura jarri nahi dut». Horrekin batera, argi utzi zuen zein den taldearen helburua:«Bederatzi urte hauetan egin den lanari jarraipena eman nahi diot, eta proiektua egonkortzen segitu».

Bestalde, atzo egin zen datorrendenboraldirako Ohorezko Mailako egutegiaren zozketa. Liga irailaren 28an hasiko da, eta aurreko sasoian bezala lehen jardunaldi hori leku berean jokatuko da. Kasu honetan, Zaragozan. Hiru euskal taldeen neurketak hauek izango dira: IDK Gipuzkoa-Quesos El Pastor, RPK Araski-Embutidos Pajariel eta Lointek Gernika Bizkaia-Nissan Al Qazeres.

Liga erregularraapirilaren 4an amaituko da. Bertan euskal derbi bat jokatuko da. IDK-K Gernika hartuko du Gasca pabiloian. Araskik Ciudad de los Adelantadosen aurka jokatuko du Mendizorrotzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.