Jaurlaritza ACBk proiekturen bat proposatu zain dago

Enpresak ez du dirua galdu azken hiruhilekoan, eta Arcelorrek hamar milioi euro inbertituko ditu urtero

ACB ez ixteko protesta bat, iazko martxoan. ADRIAN RUIZ DE HIERRO / EFE.
2017ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
SESTAO. Arcelor Mittalek Sestaoko I+G zentroa inauguratu zuen atzo ACBn, eta alboan izan zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantza Tapia. Lakua multinazionalaren urrats gehiagoren zain dago, gaur-gaurkoz ez duelako proiektu zehatzik aurkeztu Ezkerraldeko plantarentzat. Jaurlaritzak garbi utzi du proiekturen bat mahai gainean jarriz gero hura lagunduko lukeela, «Euskadiko gainontzeko enpresekin egin duen moduan». Tapiak gogorarazi zion multinazionalari I+G eta eraginkortasun energetikoari dagozkien laguntzen deialdia atzo jarri zela martxan, eta konkurrentzia izango dela irizpide nagusia haiek banatzeko. Alegia, Sestaon zentro berria inauguratu duen arren, proiektu zehatzak behar dituela Arcelor Mittalek, laguntza publikoa jaso nahi badu.

Altzairugileak, hala ere, albiste onak utzi zituen atzo. Batetik, jakinarazi zuen azken hiruhilekoan ez duela dirua galdu, eta, bestetik, urtero hamar milioi euro inbertituko dituela Sestaon. Horrek ez du esan nahi produkzioa modu nabarmenean handitzeko asmoa duela. Izan ere, otsailerako 30.000 tona ekoitziko dituela esan zuen Jose Manuel Arias multinazionaleko zuzendaritzako kideak. Sestaoko planta historikoaren geldialdiaren aurreko kopuruak noiz leheneratu ote daitezkeen ere ez zuen argitu, ezta inoiz leheneratuko den jarduera hura ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.