Juan Luis Zabalaren 'Txistu eta biok'-ek jasoko du Zilarrezko Euskadi Saria

Juan Luis Zabala idazlea.
Juan Luis Zabala idazlea. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Berria -

2017ko apirilak 8
LITERATURA. Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok (Algaida) eleberriak jasoko du, maiatzaren 26an Donostian egingo den ekitaldian, Zilarrezko Euskadi Saria. Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak eman ohi du saria, aurreko urteko lan bat nabarmentzeko. Gaztelaniazko saria William Finneganen Años salvajes-ek jasoko du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna