Willian Jose, hilabete edo bi geldirik

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
REALA. Realak beste kolpe bat jaso zuen atzo. Izan ere, Willian Josek ezingo du jokatu hilabetean eta bi hilabetean. Aurrelari brasildarrak min hartu zuen Eibarren aurkako partidan, penaltia botatzean, eta, egin dioten azterketa medikoaren arabera, bigarren graduko zuntz haustura bat du eskuin aldakako kanpoko gihar obturadorean eta aduktore luzean. Willian Josek, beraz, gutxienez lauzpabost partida galduko ditu: Bartzelona, Huesca, Rayo Vallecano, Valentzia eta Athleticen aurkakoak, hain zuzen ere. Asier Garitanok, beraz, Sandro Ramirezen edo Jon Bautistaren alde egin beharko du erasoan aritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.