Kutxabankeko ikuskatzaileak irregulartasunak berretsi ditu

Roberto Molek esan du Cabiecesek «ordainetan ezer egin gabe» jasotzen zuela Kutxabanken dirua

2017ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
BILBO.Kutxabank auziko epaiketaren bigarren saioa egin zuten atzo Bizkaiko Probintzia Auzitegiko zigor arloko 3. epaitegian. Atzoko saioan, lekuko gisa deklaratu zuen Roberto Mol Kutxabankeko Diru Kontuen Barne Ikuskaritza Departamentuko zuzendariak. Herenegun, Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia, Mikel Cabieces Espainiako gobernuaren ordezkari ohia eta Rafael Alkorta abokatua saiatu ziren azaltzen Cabiecesi ordaindutako diru kopuruak benetan egindako lanei zegozkiela. Atzo, baina, kontrakoa esan zuen Molek. 2014aren hondarrean, Fernandez bankuko presidentetzatik atera eta gutxira eskatuta egin zuen txostena azaltzera joan zen Mol epaiketara. Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidente izendatu zutenean Giza Baliabidetako zuzendariak ohartarazi zion azken bi urte inguruan Alkortaren bulegoari egindako ordainketen bidez Cabiecesi ordaintzen aritu zela bankua. Hori jakin ostean eskatu zioten txostena Moli. Agiriak aztertu ostean, Molek argi ikusi zuen Cabiecesi iristen zitzaiola abokatuari bideratutako dirua.

Gainera, Molek azaldu zuen helarazten zitzaion dirua «ordainetan ezer egin gabe» jasotzen zuela ondorioztatzeko arrazoiak ere badirela: «Hilabete batzuetako soldata aurreratu egin zitzaion, zer egin beharko zuen jakin gabe ere». Alegia, egiten zuena eginda ere, diru kopuru bat hari ematea adostuta zegoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.