Urkulluk dio «demagogia» dela DSBE ere %8 igotzea

DSBE eta gutxieneko soldata «kontzeptualki bi kontu desberdin» direla uste du Jaurlaritzako lehendakariak
Jaurlaritzak «larrugorritan» uzten dituela dio Berri-Otxoak taldeak.
Jaurlaritzak «larrugorritan» uzten dituela dio Berri-Otxoak taldeak. BERRI-OTXOAK

Berria

2017ko urtarrilak 10
GASTEIZ. DSBE Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta KPIaren arabera gaurkotzea justifikatu du Iñigo Urkulluk. Radio Euskadin egindako elkarrizketan, «demagogiak» baztertzeko eskatu die oinarrizko errenta gutxieneko soldata bezainbat igotzea eskatu dutenei. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta sindikatu guztiek eskatu dute.

Lehendakariak argudiatu duenez, DSBE eta gutxieneko soldata «kontzeptualki bi kontu desberdin dira». Urkulluren arabera, «gutxieneko soldataz ari garenean lan errentei lotutako kontu batez ari gara. Aldiz, diru sarrerak bermatzeko errentaz ari garenean, gizarte kohesioaz ari gara».

Jaurlaritzaren erabakia babestu du PSEk ere, eta ziurtatu du gakoa ez dela laguntza handitzea: «Egiazko erronka da lortzea bere oinarrizko beharretarako laguntza behar duena ez gelditzea laguntza hori gabe, eta behar ez duenak laguntza hori jasotzea nola saihestu».

Gasteizko gobernuaren azalpenek ez dituzte sindikatuak gogobete. «Guztiz askieza da», esan du LABek. «Jaurlaritzak apalak nahiago ditu gizarte laguntza eta soldatak», ziurtatu du ELAko Mikel Novalek. «Babesgabeenak zigortu ditu», gehitu du Steilasek. «Arau bat hausten ari da», adierazi du CCOOko Loli Garciak.

Sindikatu guztiek nabarmendu dute oinarrizko errentaren legeak gutxieneko soldatara lotu zuela DSBE ere. Gainera, gogorarazi dute Patxi Lopezen gobernuak %7 jaitsi zuela saria 2011n, eta orduz gero ez dutela jaitsiera hori zuzendu. «Jaurlaritzak larrugorritan uzten gaitu», salatu zuen atzo Berri-Otxoak taldeak, Bilbon.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna