Eskozian ez dute galdeketara deituko 'brexit'-a argitu arte

Sturgeon lehen ministroak esan du «ahal bezainbesteko kontsentsua eta batasuna» lortzea dagokiola

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa, duela bi aste. ROBERT PERRY / EFE.
2017ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
EDINBURGO.Erresuma Batuko Parlamenturako hauteskundeak egin zituzten joan den ekainaren 8an, eta, nahiz eta Eskozian boto gehien lortu duen alderdia izan, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak Westminsterren zituen 56 diputatuetatik 21 galdu zituen. Bozen egunaren aurretik, Eskoziako Parlamentuak onartuta zeukan 2018ko udazkena eta 2019ko udaberria artean beste independentzia erreferendum batera deitzea, baina, duela bi asteko bozetako emaitzei erreparatuta, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak adierazi zuen «sakonki hausnartu» beharra zeukatela.

Eta atzo iragarri zuen brexit-a argitu bitartean ez dutela bigarren galdeketara deituko—Erresuma Batuak, berez, 2019ko martxoaren 29an utziko du EB Europako Batasuna—. Eskoziako Parlamentuan mintzatu zen atzo Sturgeon SNPko kidea, eta nabarmendu zuen brexit-a gauzatu ondoren eskoziarrek aukera eduki behar dutela beren herrialdearentzat beste norabide bat hautatzeko. «Orain dagokidana da ahal bezainbesteko kontsentsua eta batasuna lortzea». Brexit-aren negoziazioetan Eskoziarentzako «emaitza ahalik eta onena» lortzen saiatuko da.

2014ko irailean egin zuten independentzia erreferenduma Eskozian: %55ek alde bozkatu zuten eta %45ek, kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.