Larrionek lortuko lituzke boto gehien Gasteizen

2019ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EITB Focusek inkesta bat argitaratu du Gasteizko, Donostiako eta Bilboko udal hauteskundeen harira. Datuen arabera, EH Bilduk lortuko lituzke boto gehien Arabako hiriburuan; Donostian eta Bilbon, EAJ litzateke nagusi.

Miren Larrion EH Bilduko alkategaiak jasoko luke babesik handiena Gasteizko Udalean —botoen %23,5—. Estu jarraituko lioke EAJk —%23,1—, eta zazpina zinegotzi eskuratuko lituzkete. PPk galera nabarmena izatea aurreikusten du inkestak: botoen %30 izan eta gero, %19 izango lituzke; bederatzi zinegotzi izan ordez, bost. PSEk lau zinegotzi izango lituzke; Elkarrekin Podemosek, hiru.

Udaletan alderdi bozkatuenak lortzen du alkatetza, baldin eta oposizioak ez badu gehiengo absolutua daukan hautagaia aurkezten. Gasteizen, hamalau zinegotziren babesa beharko luke, gutxienez.

Bilbon, erabat nagusituko lirateke jeltzaleak —%42,5; hamalau zinegotzi—. Gora egingo lukete EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek — zinegotzi bana irabazi—.

Donostian, EAJk jasoko luke boto gehien —%35,1; hamaika zinegotzi— eta EH Bildu litzateke bigarren indarra —%23,1; zazpi zinegotzi—. PSEk bi zinegotzi galduko lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.