Sergio Pitol idazle eta itzultzaile mexikarra zendu da, 85 urterekin

2018ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
LITERATURA. Sergio Pitol idazle eta itzultzaile mexikarra (Puebla, 1933) atzo hil zen, 85 urte zituela. Espainiako Cervantes saria jaso zuen 2005ean. Tiempo cercado ipuin liburuarekin estreinatu zen 1959an, eta, bere literatur ibilbide luzean, narrazioa, eleberria, saiakera eta memoria landu zituen. Baina itzultzailea ere bazen eta txineratik, ingelesetik, hungarieratik, italieratik, errusieratik eta polonieratik hainbat lan ezagun itzuli zituen gaztelaniara, Jane Austen, Robert Graves, Joseph Conrad eta Anton Txekhov idazleenak, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.