Idoia Besada eta Xabier Artola nagusitu dira Segurako 41. Dantza Txapelketan

DANTZA. Euskal Herriko 41. Dantza Txapelketa jokatu zen joan den larunbatean, Seguran (Gipuzkoa). Hamahiru dantzari bikotek parte hartu zuten, eta Idoia Besadak eta Xabier Artolak osatutakoa nagusitu zen. Dantza jantzien saria ere eraman zuen bikoteak. Haien ondotik, Ane Urruzola eta Iker Sanz sailkatu ziren bigarren postuan, eta Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta hirugarrenean.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.