Zigor «neurrigabeak» salatu dituzte Altsasuko gurasoek

Eurodiputatu talde batek Europako Batzordeari eskatu dio esku hartzeko gazteen aurkako zigorraren auzian

2018ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteen gurasoek elkarretaratze bat egin zuten atzo, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigor «neurrigabeak» salatzeko. Justizia lelopean batu ziren, eta bertan izan ziren Geroa Bai, EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Dugu-ko parlamentariak ere. Asteartean atxilotu zituzten auzipetuetako lau, eta espetxean daude beste hiru 2016ko azaroaz geroztik. Soilik Ainara Urkijo dago libre, epaileak bi urteko zigorra ezarri eta gero.

Bestalde, auzian esku hartzeko eskatu diote Marina Albiol, Xabier Benito, Izaskun Bilbao eta Ana Miranda eurodiputatuek Europako Batzordeari, iritzita «agerikoa» dela Altsasuko gazteei ezarritako zigorra «neurrigabea» dela. Gogorarazi dute «lesio arinak» eragiteagatik hamahiru urteko espetxezigorrak ere jaso dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.