Noiz sortua: 2019-05-02 00:30:00

Bertsolamintza jardunaldiak gaur hasiko dira, Iruñean

Ekainaren 1era bitarte, Senperen, Bilbon, Gasteizen eta Villabona-Amasan saio bana egingo dute

Berria -

2019ko maiatzak 2

BERTSOLARITZA. Bosgarren urtez, Bertsolamintza jardunaldiak antolatu ditu Mintzola Ahozko Lantegiak, bertsogintzari hainbat ertzetatik begiratu eta horien inguruan gogoeta egiteko. Gaur izango da lehen saioa, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Sustrai Colina eta Amaia Agirre ariko dira solasean. Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka izango du hizpide Colinak, eta saio-formatuen inertziak, berriz, Agirrek.

Ekainaren 1era bitarte, beste lau saio egingo dituzte. Hala, hilaren 16an, Senpereko (Lapurdi) Larraldea etxean, Amets Arzallusek Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? mintzaldia egingo du; eta Miren Artetxek, berriz, hizkuntza ideologiak bertsolaritzan izango ditu hizpide. Hilaren 22an, Bilboko Bira kultur gunean, Bertsolari gazteek zer berri gaiaren inguruan hitz egingo dute Joanes Illarregik, Jokin Bergarak eta Maider Arregik. 23an, Maite Berriozabal eta Xabier Aierdik hitzaldi bana emango dute Gasteizko Amaia zentroan. Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik izango du hizpide Berriozabalek, eta Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? gaia izango du abiapuntu Aierdik. Azkenik, ekainaren 1ean, ondorioak ateratzeko saioa egingo dute goiz osoz Amasa-Villabonan

Saio guztiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 27an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hemeretzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bederatzi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.812 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.034 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Baionako ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Baionako ospitalean ez da koronabirusak kutsatutako gaixorik

Berria

«Berri ona da, eta erakusten du konfinamendutik ateratzeak ez duela birusaren hedapenean eragin», adierazi du Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Gaur arratsaldeko bostetan, Edouard Philippe mintzatuko da konfinamendutik ateratzeko neurri berriak iragartzeko.

Astelehenean ikasgeletara itzuli ziren ikasle batzuk, Donostiako Axular lizeoan ©gorka rubio / foku

Datorren ikasturteko curriculuma «oinarrizko eta ezinbesteko» gaitasunetara egokitu eta murriztu nahi dute

Irati Urdalleta Lete

EAEko Eskola Kontseiluak eskola publikoa digitalizatzeko «premiazko plan bat» ere eskatu du, baita ikasturtea amaitu aurretik ikasle bakoitzak bere egoera pertsonalari eta akademikoari buruzko diagnostiko «indibiduala, erreala eta zehatza» izatea ere.

Irun eta Hendaia arteko muga, apirila erdian ©Guillaume Fauveau

«Mugaz gaindiko mugikortasuna zabaltzeko» eskatu dute Urkulluk eta Roussetek

Berria

Gutun bat bidali dio Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari, «Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna zabaltzeko». Gutun beraren kopia helarazi dio Alain Rousset Akitania Berriko presidenteak Edouard Philippe Frantziako Gobernuko lehen ministroari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna