Gernikak ezin izan dio irabazi Roche Vendeeri, Eurokopan

Bizkaitarrek 78-90 galdu dute Frantziako taldearen aurka, Eurokopako bigarren jardunaldian, Malosten

Tinara Moore Gernikako jokalaria, atzo, Malosten. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
2021eko urriaren 21a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak bigarren garaipena erreskadan lortu nahi zuen atzo Eurokopako multzoen faseko bigarren jardunaldian, non eta Malosten, etxean. Ostera, aurkari gaiztoa zuen aurrean, indartsua: Roche Vendee. Lehen zatian, lozorroan egon ziren gernikarrak, eta garesti ordaindu zuten hori. Pentsa, lehen laurdenean 32 puntu jaso zituen Mario Lopezen taldeak. Nahiz eta etxekoak une batez 9-0 partziala egin, atsedenaldira 33-54 atzetik joan ziren. Ornella Bankolek sekulako buruko mina eragin zion Gernikari —29 puntu sartu zituen—.

Frantziako taldeak antzera ekin zion bigarren zatiari, eta hogei puntu goitik jartzera heldu zen. Gernikak, ostera, bere betiko jokoa egiten jarraitu zuen, eta Belen Arrojok, Roso Buchek eta Paula Ginzok egindako lan eskergari esker, hamar puntu behetik iritsi ziren azken laurdenera: 61-71. Etxekoen erregaia, ordea, xahutzen ari zen, eta azken hamar minutuak luze egin zitzaizkien. Roche Vendeek kontrolpean izan zuen neurketa amaiera arte: 78-90.Gernikak Flamesen aurka jokatuko du hurrengo lehia, Frantzian.

Bestalde, Bilbo Basketek kontratua eten dio Pedrag Savovic zuzendari nagusiari. Bi urte zeramatzan kroaziarrak karguan, eta hil honen amaieran utziko dio zuzendari nagusia izateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.