Film sinopsiak

'The Nice Guys' eta 'Le voyage de Fanny' 

Berria -

2016ko maiatzak 18

'The Nice Guys'



Zuzendaria: Shane Black. Aktoreak: Ryan Gosling, Russell Crowe, Matt Bomer, Kim Bassinger. Iraupena: 116 minutu. Generoa: Komedia, 'thriller'-a. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016.

Los Angeles (AEB), 1970eko hamarkada. Holland March (Gosling) detektibeak eta Jackson Healy (Crowe) gaizkileak elkarrekin egin beharko dute lan galduriko gazte baten kasua ikertzeko. Pornografiako izar baten heriotza argitu beharko dute. Hiriko eliteetaraino helduko den konspirazio bat aurkituko dute ikertu ahala.

'Le voyage de Fanny'

Zuzendaria: Lola Doillon. Aktoreak: Leonie Souchaud, Fantine Harduin, Juliane Lepoureau. Iraupena: 94 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Frantzia. Urtea:2016.

Fannyk 12 urte baino ez ditu, baina buru gogorra da, eta erantzukizun handia du. Izan ere, bi ahizpa txikiak zaindu behar ditu, gurasoak ihes eginda daudelako. Alemanek okupaturiko Frantzian zehar ibili beharko du Fannyk, zortzi haurren buru, Suitzako mugara heltzeko asmoz. Adiskidetasuna zer den ikasiko dute bidean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna