Film Sinopsia

'Matar a Jesus'

Berria -

2018ko maiatzak 10
Zuzendaria: Laura Mora Ortega. Aktoreak: Natasha Jaramillo, Giovanni Rodriguez, Camilo Escobar, Carmenza Cossio, Juan Pablo Trujillo. Iraupena: 95 minutu. Generoa: Drama, thrillerra. Herrialdea: Kolonbia. Urtea: 2017.

Paula 22 urteko ikasle bat da. Aita Medellin hiriko unibertsitate publikoan Zientzia Politikoen irakaslea da, eta ikasleek asko maite dute. Paularen aurrean hilko dute aita tiroz. Neskak hiltzailea ikusiko du, hura motor batean hilketa lekutik ziztu bizian ihes egiten duen bitartean. Paula eta familia lur jota geratuko dira, eta, gainera, Poliziaren utzikeria pairatu beharko dute. Izan ere, agintariek ez dute ahaleginik egingo hilketa argitzeko. Paulak, orduan, bere kabuz ikertzea erabakiko du. Sari gaztea jaso zuen filmak iazko Zinemaldian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna