Film Sinopsia
'The Wall'
2018ko maiatzak 17
Zuzendaria: Doug Liman. Aktoreak: Aaron Taylor-Johnson, John Cena, Spencer Thomas, Laith Nakli. Iraupena: 81 minutu. Generoa: Gerra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017.
Iraken inbasioa. AEBetako armadako sargentu Shane Matthews (John Cena) frankotiratzailea da, eta basamortura bidaliko dute, petroliobide bat erakitzeko lana zaintzera. Allen Isaac (Aaron Taylor-Johnson) izango du laguntzaile horretan. Gunea segurua ote den aztertu beharko dute, 22 orduz. Baina, epea amaitu aurretik, norbaitek tiro egingo dio Matthewsi. Kidea erreskatatzen saiatuko da Isaac, baina hari ere tiro egingo diote belaunean. Bakarrik, eta urik gabe, bere burua salbatzen saiatuko da militarra. Bi frankotiratzaileen arteko borroka gunea bihurtuko da basamortua.