Film Sinopsia

'Gueule d'ange'

Berria -

2018ko maiatzak 23
Zuzendaria: Vanessa Filho. Aktoreak: Marion Cotillard, Alban Lenoir, Ayline Aksoy-Etaix. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2018.

Ellik 8 urte ditu, eta amarekin bizi da, Mediterraneoko kostaldeko herri batean. Marlene ama bera ere gaztea da, eta ia ez da gauza haurraz arduratzeko. Horregatik, ama-alabak beti dabiltza gizarte zerbitzuetako begiraleengandik ezkutatzen. Marlenek edan egiten du, eta joera du deprimitzeko eta bere burua suntsitzeko. Egun batean, amak haurra abandonatzea erabakiko du, dantzaleku batean gizon bat ezagutu ondoren. Haurraren begien bidez erakusten du filmak amaren hondamendia, baina emakumea epaitu gabe. Vanessa Filhoren lehen filma da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna