Film Sinopsia

'Je vais mieux'

Berria -

2018ko maiatzak 30
Zuzendaria: Jean-Pierre Ameris. Aktoreak: Eric Elmosnino, Ary Abittan, Judith El Zein. Iraupena: 86 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2018.

Zoriontsua izateko dena dauka 50 bat urteko gizon protagonistak: lan egonkorra du arkitektura bulego batean, familia bat... Baina, bat-batean, bizkarreko mina sentituko du. Mina heldu bezala joango dela pentsatuko du. Baina, ez: egunak joan egunak etorri, bizkarreko minak jarraituko du. Mota guztietako adituengana joango da, konponbide bila: sendagileak, osteopatak, erradiologoak, sendalariak... Baina alferrik. Azkenean, ulertuko du: minaren iturburua psikologikoa da. Orduan, bere bizitzan zer dagoen gaizki eta zer aldatu behar duen ikertzen hasiko da, mina behingoz kentzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna