Film Sinopsia
'Mon ket'
2018ko maiatzak 31
Zuzendaria: François Damiens. Aktoreak: François Damiens, Matteo Salamone, Tatiana Rojo. Iraupena: 89 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Belgika-Frantzia. Urtea: 2018.
Dany Versavelek arazo bat du semearekin: Sullivanek 15 urte ditu, eta ez du ezer jakin nahi kartzelan dagoen aita harroputz eta lotsagabearekin. Baina, Danyrentzat, semea dena da, munduan duen gauzarik baliotsuena, eta ez dago prest hura aldentzen ikusteko. Orduan, espetxetik ihes egitea erabakiko du. Ihesaldian, semea eramango du, eta mutikoari bizitzan garrantzia duten gauzak irakasten saiatuko da. Lotsarik eta mugarik gabe, aitak dakiena transmitituko du. Beharbada, heziketarik hoberena dago okerrena dirudienaren atzean.