Carlsenek esku-eskura du titulua: hiru punturen aldea du bost lehia falta direla

2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
XAKEA. Magnus Carlsenek erabat bideratua du laugarren aldiz jarraian Munduko Txapelketa irabaztea. Norvegiarrak hirugarrenez irabazi zion atzo Ian Nepomniaxtxiri Dubain; hirugarrenez, bederatzi partidatan. Beraz, hiru punturen aldea du errusiarrarekin, txapelketa amaitzeko bost neurketa falta direla: 6-3. Nepomniaxtxik oso garesti ordaindu zuen atzo 27. jokaldian alfila deskuidatu izana. Carlsenek berehala ikusi zuen aurkariaren hutsa, eta, hortik aurrera, nahieran aritu zen, irabazi arte. Gaur hamargarren partida jokatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.