Katalunia. Elkarrizketa

«Errepublika digitala» eten nahi du Madrilek

Borras eta Torra, atzo. A. DALMAU / EFE.
2019ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
BARTZELONA.«Errepublika digitala etetea» asmo duen dekretua onartu zuen, atzo, Espainiako Gobernuak. Pedro Sanchez presidenteak elkarrizketa batean azaldu zuenez, estatuaren menpeko administrazioek Europan dauden zerbitzariak erabili beharko dituzte, eta, ez, ordea, «paradisu digitaletan» daudenak.

Bestetik, Omnium Culturalen kanpainarekin bat eginez, Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak ere Bartzelonako auzitegi batera jo zuen atzo, eta 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik bere burua erruduntzat jo zuen. Gauza bera egin zuten JxCko Junts Per Catalunyako Damia Calvetek, Laura Borrasek, Miriam Noguerasek eta Eduard Pujolek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.