Olympique Lyon, Bartzelona, Chelsea eta Bayern Munich ariko dira finalerdietan

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
TXAPELDUNEN LIGA. Olympique Lyonek, Bartzelonak, Chelseak eta Bayern Munichek jokatuko dituzte Txapeldunen Ligako finalerdiak. Lau talde horiek atzo sailkatu ziren, hurrenez hurren, Wolfsburg, LSK Kvinner, Paris Saint-Germain eta Slavia Praga kanporatuta. Jada zehaztuta daude ere finalerdiak: Olympique Lyon eta Chelsea ariko dira batean, eta Bartzelona eta Bayern Munich bestean. Apirilaren 20an eta 21ean jokatuko dituzte joanekoak, eta astebete geroago itzulikoak. Finala maiatzaren 18an izango da, Budapesteko Groupama Arenan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.