Baskoniak Kanaria Handiari irabazi behar dio gaur, etxean

Jayson Grangerri ebakuntza egin beharko diote, eta hiruzpalau hilabete beharko ditu osatzeko

2019ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Kirolbet Baskoniak ez du atsedenik. Gaur berriro jokatuko du Euroligako partida, etxean, Kanaria Handiaren aurka (20:30). Gasteizko taldeak galdu egin ditu azken bi partidak; beraz, bolada eten beharrean da. Aukera aproposa dirudi gaurkoak, Kanaria Handia are bolada okerragoan baita: galdu egin ditu azken bost partidetatik lau. Hain zuzen, etxean Baskoniaren aurka 71-84 galduta hasi zuen txakalaldia.

Gasteiztarrek makina bat jokalari dituzte min harturik. Tartean da Jayson Granger. Joko antolatzaileari ebakuntza egin beharko diote azkenean ezker orkatilan, eta hiruzpalau hilabete beharko ditu osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.