Baskoniak kanpoan hasiko du Euroliga

2019ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Kirolbet Baskoniak etxetik kanpo jokatuko ditu hurrengo sasoiko Euroligako lehen hiru partidak, Zalgiris, Khimki eta Fenerbahceren aurka, hurrenez hurren. Urriaren 4an hasiko du aurreneko fasea, Kaunasen (Lituania), eta apirilaren 10ean bukatuko, Panathinaikosen aurka, etxean. Etxeko lehenengo partida, berriz, urriaren 25ean izango du, Olinpiakosen aurka. Azaroaren 20an, CSKA iragan sasoiko txapeldunaren aurka jokatuko du, etxean, bederatzigarren jardunaldian. Sasoi honetan, ligak lau partida gehiago izango ditu, hamasei taldetik hemezortzira igaro baitira. Titulurako kanporaketak apirilaren 21ean hasiko dira, eta Lauko Finala maiatzaren 22tik 24ra jokatuko da, Kolonian, Alemanian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.