Alavesek Alberto Rodriguez fitxatu du, eta Imanol Garciak Osasuna utzi du

2019ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Alavesek Alberto Rodriguez Tachi 21 urteko erdiko atzelari espainiarra fitxatu du. Iragan sasoian, Atletico Madrilen bigarren taldean jokatu zuen, eta lau urterako akordioa sinatu du Gasteizko taldearekin. Osasunaren bulegoetan ere lana egon zen atzo, Imanol Garciak eta taldeak kontratua etetea erabaki baitzuten. Erdilariak, halere, badu taldea hurrengo sasoirako: Kordoba, Bigarren Mailakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.