2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Donostiako Klasikoa abuztuaren 3an jokatuko da, eta, ohikoa denez, goi mailako txirrindulariek hartuko dute parte. Gizonezkoetan lehiatuko dira, besteak beste, Julian Alaphilippe iazko irabazlea, Mikel Landa, Gorka Izagirre, Tony Gallopin, Egan Bernal edota Adam Yates. Guztira, hamasei euskal txirrindularik hartuko dute parte. Emakumezkoetan ere puntako izenak elkartu dituzte. Lehian izango dira Annemiek van Vleuten Giroko irabazlea, Ane Santesteban, Ashleigh Moolman-Pasio, Soraya Paladin edota Tatiana Guderzo.

Emakumezkoen Donostiako Klasikoaren lehen aldia izango da, eta haien proba jokatuko da lehenbizi. 10:00etan abiatuko da lasterketa Bulebarretik. Gizonezkoena, berriz, 11:30etan hasiko da. Lasterketa amaitutakoan, Markel Irizar, Dina Bilbao zena, Amaia Elosegi, Carolina Sagarmendi, Josune Gorostidi eta Patxi Alkorta zena omenduko dituzte. Bulebarra bezperatik itxita egongo da taldeen aurkezpen ekitaldia egiteko, 18:30etatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.