Realaren lehen taldea ez da gaur hasiko lanean

2020ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Realak atzera egin behar izan du, eta haren gizonezkoen taldea ez da gaur berriro lanean hasiko. Klubaren presidente Jokin Aperribaik eta Espainiako Kirol Kontseilu Goreneko presidente Irene Lozanok herenegun telefonoz hitz egin ondoren hartu du erabakia Realak. Solasaldian, Lozanok argi utzi zion Aperribariri Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoera indarrean dagoen bitartean jokalariak ezin direla aritu kirol instalazioetan, nahiz eta Realak Ertzaintzaren baimena zuen. «Ez genuen polemikarik sortu nahi. Jokalariek kirol instalazioetan lan egitea besterik ez genuen nahi», esan zuen herenegun Aperribaik.

Realak joan den larunbatean jakinarazi zuen euren gizonezkoen taldeko jokalariek aukera izango zutela gaurtik aurrera Zubietan entrenatzeko. Horretarako, zenbait neurri hartuko zituzten: testa egingo zieten bertan egongo ziren guztiei; jokalariak binaka ariko ziren; zelai ezberdinetan; aldagela ezberdinetan egongo ziren; eta dutxatu gabe itzuliko ziren etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.