Euskadiko Ikasleen Orkestrak kontzertu bana emango du Gasteizen eta Bilbon

2018ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
MUSIKA. Asteburuan dituzten kontzertuak prestatzen ari dira egunotan Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO) osatzen duten 84 musikari gazteak. Musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleak dira, eta egonaldia egiten ari dira Bilboko Kontserbatorioan. Larunbatean, apirilaren 7an, Gasteizen izango du emanaldia orkestrak, Jesus Guridi Kontserbatorioan (19:00etan), eta igandean, berriz, Bilboko Campos antzokian (12:00etan). Jon Malaxetxebarriaren zuzendaritzapean ari dira kontzertuak prestatzen. Felix Mendelssohnen eta Dmitri Xostakovitxen obrak joko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.