ZUZENDARIARI

Plastikozko egunak

Oier Dominguez Lopez de la Calle.
Elorrio.
2017ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Azkenaldian mugimendu berria sortu da plastikoak erabiltzearen inguruan, eta hamaika dira artifizialki sortutako gaiak erabiltzeari uko egiten dietenak.

Mende batzuk atzera, natura menpean izatearen lehia irabazi genuela sinistu genuen —hartza edo zezena hiltzea, adibidez— guk, gizaki moderno deiturikook, gure inteligentziaz harro egotera garamatzaten hainbat aurrerapen sortu ditugunok.

Garaiek agintzen dute, eta gure zibilizazioaren dekadentziak ere bai; jada, ezer ez da nahikoa, eta asmakizunen asmakizunak sortzen ditugu: kafeinarik gabeko kafea, alkoholik gabeko garagardoa, katu zikiratuentzako jana...

Bat-batekotasunaren garai biziatua ere dugu hau, muturreko erosotasun telegidatuarena, alegia. Botoi bat sakatu eta nahi dugun oro eskura izatea proposatzen digute: era guztietako erosketak, era guztietako informazioak, komunikazioak eta harremanak, hatz baten dantzaren bidez.

Ez gara konturatzen Aitorren hizkuntzan mintzo den herri txiki hau Lur planetaren zati dela eta gure ekintzek ere bertan eragina dutela. Konektatutagaude, baina ez internetez soilik; urak dakarrena, urak daroa, dio esaldi ezagunak.

Naturaren arnas-hodiak zikintzen ari gara gurekin zerikusirik izango ez balu bezala. Esaten da planetaren beste aldean, ozeano Barearen txoko batean beste ozeano edo itsaso bat sortu dela, edo, sortu dugula: plastikozko itsasoa. Berezkokorronteek hara eramaten dituzte planetan bizi garenon plastikozko hondakinak, eta dagoenekoz, esaten denez,Ipar Amerika bezain handia den eremua hartzen du, eta satelitez ere ikustenda.

Estetikari begiratuta, penagarria da. Osasunari begiratuta, kaltegarria. Geure ondorengoei begiratuta, berekoia. Orokorrean, arduragabea.

Ondorio ugari atera ditzakegu, baina agian garrantzitsuena, egiten ari garenari buruz hausnartzea da, eta ea prestgauden gure Ama Lurraren arazoaareagotzen, ala konpontzenlaguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.