Goiherrik zilarra irabazi du, eta Gaztedik brontzea

2018ko irailaren 20a
00:00
Entzun
SOKATIRA. Hasi da lehia Lurmutur Hirian (Hegoafrika), Lur Gaineko Sokatirako Munduko Txapelketan. Eta hasi, ondo hasi da, estreinako jardunaldian bi domina irabazi baitituzte Euskal Herriko taldeek. Goiherrik zilarrezko domina eskuratu zuen atzo gizonezkoen 560 kilokoan, eta Gaztedik brontzea lortu zuen maila berean. Bi talde horiek indarrak neurtu zituzten finalerdietan, eta Erandioko taldea nagusitu zen. Finalean, baina, galdu egin zuen Goldscheuer Alemaniako taldearen aurka. 580 kiloko mistoan, berriz, Gaztedik gertu izan zuen domina, baina laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.