Rick Hall hil da, soul munduko ekoizle eta Muscle Shouls soinuaren sortzailea

2018ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
MUSIKA. Fame estudioan egosi zen Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldeko soul soinuaren parte handi bat, eta handik pasatu ziren, besteak beste, Aretha Franklin, Wilson Pickett eta Etta James abeslariak. Alabamako Muscle Shoals herrixkan zegoen estudioa, banda indartsua zuen estudioak, eta Rick Hall musika ekoizlea zen haren jabea. Horregatik aipatu izan dute Hall Muscle Shouls soinuaren sortzailetzat. Ohorezko Grammy bat jaso zuen Hallek 2014an, eta Muscle Shoals dokumentala ere egin zuten hari buruz. 85 urterekin hil da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.