Sarekada «justifikatuta» egotea espero du Jaurlaritzak

2014ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
EPPKren bitartekarien aurkako polizia operazioari buruzko ohar laburra kaleratu du Eusko Jaurlaritzak. «Atxiloketen zehaztasunen berri izan arte itxarongo du Jaurlaritzak balorazioa egiteko», dio oharraren goiburuak. Polizia operazioa «behar bezala justifikatuta» egotea espero duela esan du Iñigo Urkulluren gobernuak, «bakea, ilusioa eta itxaropena eraikitzeko prozesu konplexua bizi garen garai honetan». Guardia ZIbilaren operazioarekin «harrituta» dagoela esan du, eta horri buruz kaleratutako informazioa «nahasgarria» dela. Hargatik, zuhurtziaz eta arduraz jokatzera deitu du. Horrekin batera, «zehaztasun guztiak ezagutu arte» beste baloraziorik ez duela egingo jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.