Malaria duen beste gaixo batekin abian jarri dute ebolaren protokoloa, Iruñean

Berria -

2014ko irailak 12
IRUÑEA. Hirugarren aldiz aktibatu dute ebolaren aurkako protokoloa, eta hirugarren aldiz suertatu da gaixoak malaria edukitzea. Gizon batek Tuterako Reina Sofia ospitalera jo zuen atzo, Nafarroan, %38,3 baino kalentura handiagoarekin. Iruñeko Ospitale Gunera eraman zuten; azterketak egin, eta hango laborategian egiaztatu zuten ez zuela ebolarik, malaria baizik. Protokoloa indarrean edukiko dute, halere, Madrilgo laborategien emaitzak jaso arte. Gaurko espero dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna