Finalerdietan ariko diren lau bikoteak zehaztuta daude

Lasok eta Albisuk 22-9 galdu dute Tolosan, eta ez da ezer jokoan egongo ligaxkako azken bi jardunaldietan
Elezkano, errematerako prest, Tolosako atzoko partidan.
Elezkano, errematerako prest, Tolosako atzoko partidan. JUAN CARLOS RUIZ / ARP

Berria -

2018ko otsailak 13
ESKU-HUSKA. Bi jardunaldi falta dira binakako txapelketako ligaxka bukatzeko, eta, hala ere, dagoeneko jakina da zein lau bikote ariko diren finalerdietan: Elezkano II.a-Rezusta, Olaizola II.a-Imaz, Altuna-Martija eta Ezkurdia Zabaleta. Martxoaren 12ko asteburuan hasiko dira.

Lasok eta Albisuk azken asteei gatz pixka bat jartzeko aukera zuten atzo Tolosan, baina 22-9 galdu zuten Elezkano II.a-Rezustaren aurka, eta sailkatzeko aukerarik gabe gelditu ziren. Urrutikoetxea-Galarzak bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuak harrapatzeko aukera dute, baina berdinketa kasu guztietan, hirukoitzetan ere, kanpoan geldituko lirateke. Gaur, partida dago Tolosan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria