Epaile batek jasandako irain matxistak gaitzetsi dituzte Eibarrek eta Hernanik

Berria -

2018ko martxoak 27
FUTBOLA. Asteburuan Hernanik eta Eibarrek jokatutako kadete mailako partidan, epaileak jasandako irain matxistak gaitzetsi dituzte bi taldeek. Gipuzkoako Foru Aldundiak eman zuen atzo gertaeraren berri: «Lehiaketa batzordeari eta federazioei eskatzen diegu halako gertaerak salatzeko eta zigortzeko». Bi taldeek adierazi zuten ez dituztela halako jokabideak onartuko, eta elkartasuna adierazi zioten epaileari.«Beste ezeren gainetik errespetua dago».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna