Angelun, itsas istripu batean pertsona bat hil da, eta beste bat desagertuta dago

2018ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
ANGELU. Laketontzi bat, sei metro ingurukoa, irauli egin zen atzo goizean Angeluko (Lapurdi) hondartzatik metro gutxira. Hiru pertsona zeuden barruan. Suhiltzaileek horietako bat atera zuten itsasotik: Ziburuko kirol portuan artatu zuten, baina bertan zendu zen. Jendarmeen helikoptero batek erreskatatu zuen beste pertsona bat, onik. Ontzian zegoen hirugarren pertsona desagertuta zegoen oraindik ere atzo arratsaldean. Olatu handiak zirela-eta itsasora ez gerturatzeko aholkua emana zuen Pirinio Atlantikoetako prefetak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.