Espainiako Kopako bigarren kanporaketako ordutegiak ezarri dituzte

2019ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Espainiako Koparen bigarren kanporaketaren ordutegiak jakinarazi zituen atzo Espainiako Federazioak. Zazpi euskal talde sailkatu dira, eta horietako lauk urtarrilaren 11n jokatuko dute, larunbatean: Haro-Osasuna 12:00etan, Portugalete-Betis 16:00etan, eta Sestao River-Athletic 19:00etan. Hurrengo egunean jokatuko dute bigarren kanporaketara sailkatu ziren Gipuzkoako bi taldeek: Cacereño-Eibar 12:00etan, eta Ceuta-Reala 16:00etan. Barakaldo-Rayo Vallecano ere igandean jokatuko dute, 20:00etan. Bigarren kanporaketa, lehenengoa bezala, partida bakarrera jokatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.