Sindikatuek ez dute hezitzaileen akordioa sinatu

Berria -

2018ko martxoak 13
GASTEIZ. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko hezitzaileen akordioak itxaron egin beharko du. Atzo bildu zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila sindikatuekin, azken proposamena eztabaidatzeko. Bileraren aurretik, LABek eta CCOOk ontzat jo zuten proposamena: bien artean langileen %51 ordezkatzen dute. Aldiz, Steilas eta ELA ez zeuden proposamenarekin ados. Azkenean, LABek ere ez zuen sinatu. «Ezin dugu sinatu, mahaian bahandiagorik ez badago».

Aurreko asteko mahaian Steilasek denbora gehiago eskatu zuen, langileekin eztabaidatzeko, baina proposamena «lanean hasteko abiapuntura» gerturatzen zela aitortu zuen. Dena den, atzoko bileran azaldu zuen «beste puntu batzuk» jaso beharko dituela: ordezkoek oporrak hartu ez arren, egun horiek zerrendetan aintzat hartzea; eta umeekin emandako denbora gutxitzea, adinagatik.

Negoziatzen segitzeko asmoa agertu du Steilasek, baina LABek leporatu dio akordioa «arriskuan» jartzea, «langileenak ez diren beste interes batzuk lehenetsiz». Akordioa «ona» dela berretsi du, eta «arduragabekeriatzat» jo du Steilasen jarrera. «Trena pasatzen uztea bueltan etorriko ez dela jakinda kamikazea izatea da».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna