Cordobak 2022 arte berritu du Athleticekin, eta Pedro Leonek, 2020 arte Eibarrekin

Berria -

2018ko apirilak 17
FUTBOLA. Iñigo Cordobak beste denboraldi batez luzatu du Athleticekin duen kontratua. Hala, 2022ko ekainera arte ariko da talde zuri-gorrian. Sasoi-aurrean igo zen lehen taldera, eta 35 partida jokatu ditu; gol bat sartu du, gainera. Bestalde, Pedro Leonek beste bi sasoi segituko du Eibarren: 2020 arte. Bi denboraldi daramatza bertan. 45 partida jokatu ditu, eta hamar gol sartu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna