Pello Bilbaok irabazi du Alpeetako Itzuliko lehen etapa, eta lider jarri da

Pello Bilbao, atzoko garaipena ospatzen.
Pello Bilbao, atzoko garaipena ospatzen. BERRIA

Berria -

2018ko apirilak 17
TXIRRINDULARITZA. 3,5 kilometro falta zirela erasoa jo, eta Alpeetako Itzuliko aurreneko etapan garaipena lortu zuen atzo Pello Bilbaok (Astana), Folgarian. Hala, lider jarri da. Bigarren sailkatu zen Bilbaoren taldekide Luis Leon Sanchez, sei segundora, eta faboritoek hamar segundoko atzerapena izan zuten: Chris Froomek (Sky) eta Thibaut Pinotek (FDJ). Bi horien arteko kontrola baliatu zuen Bilbaok, ihesaldi nagusiari aurrea hartu, Giulio Giccone (Bardiani) harrapatu eta irabazteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna