Urrutikoetxeak gaur ekingo dio buruz burukoari

2018ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
PILOTA. Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak buruz buruko txapelketako final-laurdenetako azken partida jokatuko dute gaur, Donostian, Atano III.a pilotalekuan (17:00, ETB1). Irabazleak Joseba Ezkurdia izango du aurkari bi aste barru, finalerdietan. Ezkurdiak 22-9 irabazi zion Iker Irribarriari herenegun. Giro bikaina espero da Atanon; atzoko, salduta zeuden 1.300 sarrera, eta, azken orduko zaleekin, litekeena da pilotalekua lepo betetzea.

Apustuak Urrutikoetxearen alde irtengo dira, alde handiz gainera, eta, haren buruz buruko ibilbidea ikusita —txapeldun eta txapeldunorde izandakoa da—, ulergarria da joera hori. Zaratamokoak, baina, hobe du zuhurtziaz ibiltzea, txapelketan bere aurretik sartu diren hiru zerrendaburuek euren partidak galdu baitituzte. Altunak, berriz, bigarren partida du. Iragan astean, itxura ona emanda irabazi zion Julen Retegiri (22-12), eta sasoiko dago. Jaialdiko hirugarren partidan, Andoni Ugaldek eta Jon Erasunek Bigarren Mailako partida jokatuko dute. Irabazleak Urretabizkaia du zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.