Gasteizko PPk Urtarani eskatu dio 'okupa legea' baliatzeko Errekaleor husteko

2018ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Errekaleorreko bizilagunak kanporatzeko, okupa legea erabiltzeko eskatu dio Gasteizko PPko zinegotzi Miguel Garnikak Gorka Urtaran hiriko alkateari. Legea uztailaren 2an sartu zen indarrean, eta etxetik ateratzeak azkartzeko balio du. Garnikaren arabera, hura erabiliz gero udalak «berehala» berreskuratuko lituzke etxebizitzak. Orain arte udal gobernuak eginiko lana ere kritikatu du PPko zinegotziak: «Hiru urte igaro dira, eta Urtaranek ez du ezer egin Errekaleorreko okupak kanporatzeko». 150 lagun inguru bizi dira auzoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.