Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Haurdunaldi subrogatuak debekatzeko eskatu du CBEk

Publizitatea

Gizartea

Haurdunaldi subrogatuak debekatzeko eskatu du CBEk

 

2017-05-20 / Berria

MADRIL Haurdunaldi subrogatua erabat debekatzeko eskatu dio Espainiako CBE Bioetika Batzordeak Madrilgo gobernuari. Halako kontratuek «emakumeen esplotazioa» ahalbidetzen dutela eta adingabeen eskubideen interesei kalte egiten dietela azpimarratu dute batzordeko adituek. Espainiako Gobernuaren aholkulari nagusia da batzordea, osasunari eta etikari lotutako gaietan.

«Seme-alabak izateko nahia erabaki txalogarria izan arren, ezin da inoiz beste pertsona batzuen eskubideen gainetik jarri», adierazi dute batzordeko kideek, gobernuari igorritako oharrean. Are gehiago: dirua tartean egon ala ez, edozein haurdunaldi kontratuk «emakumearen esplotazioa» dakarrela uste du batzordeak. Horregatik, proposatu du nazioarteko arau esparru bat sustatzea, haurdunaldi subrogatuen «debeku unibertsala» ezarriko duena.

Gainera, horrelako kontratuen gaineko debekuak «benetan eraginkorra» izan beharko lukeela uste du CBEk, «Espainiatik kanpo tramitatutako haurdunaldi subrogatuak baliogabeak izan daitezen». Dena den, «trantsizio seguru bat» egitearen alde agertu da, haurrak babesgabe ez uzteko.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak