Irene Arrarats euskaltzain urgazle izendatu dute

2018ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
BILBO. Joan den ostiralean Bizkaiko foru jauregian egindako bilkuran, Euskaltzaindiak hamabi euskaltzain urgazle izendatu zituen. Haien artean dago Irene Arrarats Lizeaga, BERRIAko euskara arduraduna. Geografia eta Historia lizentziaduna da. 1991n hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n estilo zuzentzaile, eta euskara arduradun izan zen 1999tik kazeta itxi zuten arte. Euskaltzaindian, berriz, 2007tik dabil: Exonomastika batzordean, Euskara Batuaren Eskuliburuan eta Euskaltzaindiaren Hiztegia-Adierak eta Adibideak lantaldean.

Akademiaren batzorde eta lantaldeetan aspalditik ibili diren zenbait pertsona izendatu dituzte euskaltzain urgazle. Bizkaiari, Gipuzkoari eta Iparraldeari dagozkion izendapenak egin dituzte orain; Araba eta Nafarroakoak, berriz, duela bi urte egin zituzten. Hauek dira beste urgazle berriak: Andres Alberdi Gorostiaga, Xabier Perez Mendizabal Euzkitze, Josu Pikabea Torrano eta Luis Mari Zaldua Etxabe gipuzkoarrak; Jon Aizpurua Espin, Ainhoa Arregi Saratxo, Asier Bidart Meabe, Agurtzane Elordui Urkiza eta Gotzon Lobera Revilla bizkaitarrak; Celine Mounole Hiriart lapurtarra; eta Allande Socarros Estekondo zuberotarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.