Genero ikuspuntuak «pisu berezia» izango du EHUren udako ikastaroetan

Berria

2018ko maiatzak 17
DONOSTIA. Atzo aurkeztu zituzten Donostian EHUren udako ikastaroak. Aurtengoa 37. aldia izango da, eta antolatzaileek adierazi dute genero ikuspuntuak «pisu berezia» izango duela. Gaur-gaurko gaiak landuko dituzte ikastaroetan, gehienbat. Besteak beste, ETAren amaiera, zelula amak eta haurdunaldi subrogatua izango dituzte aztergai; 191 ekitaldik osatuko dute aurtengo edizioa. Maiatzaren 28an hasiko dira ikastaroak, eta urriaren 27ra arte iraungo dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna