Manifestaziorako autobusak udalek ordaintzea eskatuko dute UPNk eta PPNk

Berria -

2018ko maiatzak 17
IRUÑEA. Ekainaren 2an Iruñean egingo den euskararen aurkako manifestaziorako autobusak Nafarroako udalek ordaintzeko eskatuko dute UPN eta PPN alderdiek. Horretarako, mozioak aurkeztuko dituzte 80 udaletan, haiek «garraioa finantzatzeko konpromisoa» har dezaten. Mozioak bultzatzeko argudio gisa, UPNk eta PPNk adierazi dute «trafiko arazoak saihestu eta istripu arriskua txikitu» egingo dela. Geroa Baik, berriz, euskararen aldeko mozioak iragarri ditu .

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna